Zozketan parte hartzeko makina erremintarekin lotutako hainbat ariketak egin behar izan zituzten haurrek eta, horretarako, Danobat Taldeak interneten jarri duen hiztegia erabili behar zuten.
Argazkian, Andoni Korkostegi euskara koordinatzailea, Lino Alberdi lehendakaria eta saridunak ageri dira: Plaentxi Herri Ikastetxeko Hodei Valdivieso, Mariaren Lagundia Ikastetxeko Amaia Alonso, Aranzadiko Martin Arrillaga eta Iker Urkiri, Soraluce kooperatibako bazkidearen semea.