Gustuko dituen filmeetako sekuentziak erakutsiko ditu Asier Altunak Bergarako gaztetxean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 18a

Asier Altuna zinemagile bergararra (Aupa Etxebeste! eta Bertsolari-ren egilea, besteak beste) Bergarako Kartzela zaharrera, Gaztetxera, hurbilduko da domekan, hark gustuko dituen filmen sekuentziak jarri eta horiek komentatzera. Ekimen berri hau 19:00etan hasiko da eta. Irudiak erakusten dituen bitartean, komentatu egingo ditu Asier Altuna Kixik-k. Nire sekuentzia kuttunak da ekimenaren izenburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak