Deabru Beltzak konpainiaren 'The Wolves' kale antzerkia Bergarako San Martin plazan

Laida Beristain 2012ko abenduaren 17a

Txirula-jotzaile honen istorioa oinarri hartuta, Hamelingo flautistaren istorio zoragarria aurkezten du Deabru Beltzak taldeak The Wolves izeneko ikuskizun honetan. Efektu berezi ugarik eta txotxongilo artikulatu handi eta sofistikatuek osatutako musika ikuskizun ibiltaria da,Kale antzerkia Bergarako San Martin auzoan izango da ikusgai domekan, 19:00etan.

Duela 800 urte inguru, txirulari batek Hamelingo arratoi inbasioa geldiarazi zuela diote.  Arazoa amaituta, ahanzturak irabazi zion beldurrari. Orain, 800 urte beranduago pasartea errepikatzear dago. Kasu honetan txistularia izan behar piano jolea izango da, gizaki bitxia eta ezkerrekoa. Bere musikarekin hiria otsoen erasoetatik askatuko du. Den dena suntsituz hurbiltzen diren otsoak. Hameligo kasuan bezala, behin arazoa amaituta jendeak piano joleari zin egindakoa ahazten du. Piano joleak hori ikusita,mendekua hartzea erabakitzen du otsoak berriro herrira bueltatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak