Abenduaren 14an, Bergarako Miguel Altuna Institutuan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari esker, odola emateko saioa izan zen. Odol emaile berriak aurkitzeko kanpaina honen barruan, oraingoan inoiz baino emaitza arrakastatsuagoak izan ziren. Izan ere, aurreko urteetan baino parte hartze handiagoa izan zen, batez ere lehen aldiz ematen zutenen aldetik: 44 pertsonek eman zuten guztira eta hauetatik 23 ziren lehen aldiz emaile gisa aurkeztu zirenak. Hori dela eta, antolatzaileek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.