Abenduak 20: KONTZERTUA 21:30ean. Hard Drugs Abuse (hardcore patineteroa, Madrildik)+ Arale (Crust estiloa, Debabarrenatik)
Abenduak 23: ZINEKLUBA 18:00etan, (Ezusteko Zinekluba)
Abenduak 24: MOJITO GAUA 01:30etan. Elvis Caino eta LT Moonlight DJ-ekin
Abenduak 26: AUZOLANA Goiz eta arratsalde. Herriko Gaztetxeaz disfrutau, zaindu eta auzolanerako.
Abenduak 27: SUKALDARITZA TAILERRA Arratsaldez, AFARI MUNDIALA 21:00etan. Bergaran dauzkagun kultura ezberdinak konpartitu eta gozatu.
Abenduak 28: TRIKITI ZALEEN GAZTAÑERRE EGUNA, arratsaldeko 18:00etan, Bergarako trikiti elkartiak antolauta. IÑUXENTE GAUA XELEBREGARAKIN, 23:00etan, Bergarako Txapa irratiko Xelebregara irratsaioak antolaturik, programako txantxa onenak botako ditu gonbidatu bereziekin.
Abenduak 29: SALSA IKASTAROA 23:00etan
Abenduak 30: KONTZERTUA 19:00etan, Xabier Montoia.
Abenduak 31: KARAOKE GAUA 02:00etan
Urtarrilak 3: ANTZERKIA 22:00etan. Ispilu aurrean antzezlana
Urtarrilak 6: AUZOLANA arratsaldez.
Eguraldiaren arabera aldaketak
Eguraldiaren arabera, mendi irteerak ere antolatuko dira eta Gaztetxean bertan emango dahorren berri behar den aurrerapenarekin. Bestetik, edurra mardo egiten badu egun hauetako batean, Munduko trineo txapelketa egingo dute Gorlatik Gaztexera eta irabazleendako sariak egongo dira.
Amaitzeko Gaztetxetik Bergarako gazteak animatu nahi dituzte barrarako turnoak betetzera. Turnoen zerrendak Gaztetxeko barran egongo dira Gabonak baino lehen.