Jakiundek bere egoitza erakutsi nahi die bergararrei, eta horretarako, Ater Irekiak antolatu ditu Olaso dorrean. Abenduaren 20an izango da hori, eguenean, 19:00tan. Horren aurretik, baina, Udalak harrera egingo dio Jakiunde Akademiari udaletxean. Jesus Elorza Bergarako alkateak, Jose Luis Elkoro Olaso dorreko presidenteak eta Jesus Mª Ugalde Ugalde Jakiundeko presidenteak berba egingo dute. Eta udaletxeko ekitaldiaren ostean egingo dute Jakiunderen egoitzara bisita. Bukatutakoan, luntxa egongo da guztiendako.