Atzo jokatu zen Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako Bergarako kanporaketa, eta bi bikote sailkatu ziren Gipuzkoako kanporaketak jokatzeko, otsailaren 23an, Seguran. Hamahiru bikotek hartu zuten kanporaketan parte, eta hauek izan ziren emaitzak: txapeldunak, Ibai Elortza eta Unai Etxeberria (200 euro eta bi botila ardo); txapeldunordeak, Karmelo San Torcuato eta Ignacio Aristi (100 euro eta bi botila ardo); hirugarrenak, Xabi eta Karlos (sari gisa, bi txuleta eta botila bat xanpan eman zieten); eta laugarrenak, Edu eta Teo (untxia eta botila bat xanpan jaso zuten).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.