Kronika osoa eta Imanol Cabanillas kapitainari elkarrizketa asteleheneko Goiena paperean.
Bergarak partidu gutxi galduko ditu atzo Real Unionen aurka jokatutako moduan jokatzen badu. Igarri zen irundarrak zergatik dauden sailkapeneko bigarren postuan, baina Bergarak gehiago merezi izan zuen. Nicasio Galan 'Neka'-ren mutilek ederto egin zuten presioa, baloi oro azkenera arte borrokatu zuten, baina ate aurrean larregi barkatu zutenez puntu barik geratu ziren atzokoan. Polemikarako tartea ere izan zen; marrazainak jokoz kanpoko bat 'asmatu' zuen banako berdinketa izan behar zena baliogabetuz. Azken jokaldian 0-2koa ezarri zuten irundarrek falta jaurtiketa bat maisuki amaitu ostean. Mahoneroek bide hau jarraitzen badute goiko postuetan amaituko dute denboraldia.
Kronika osoa eta Imanol Cabanillas kapitainari elkarrizketa asteleheneko Goiena paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.