Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da bihar

Maider Arregi 2012ko abenduaren 14a

Bihar, 16:00etan, Artatse elkartean jokatuko da. Izen-ematea momentuan  egingo da, bikoteko 20 euro ordainduta. Bihar sailkatzen direnek Euskal Herriko finala jokatuko dute. Hori izango da sari nagusia, baina bestelakoak ere egongo dira: 200 euro, lehenarendako; 100, bigarrenendako; bi txuleta eta sorpresa, hirugarrenendako; eta untxia eta sorpresa, laugarrenendako. Euskal Herriko finala Agurainen izango da, martxoaren 9an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak