Gainera, taldearen 101. zuzenekoa ere badenez, ezusteko ugari ere prestatu dituzte, kontzertura hurbiltzen diren guztiendako.
'Jam session' ere bai
Gaua borobiltzeko, jam session egongo da Funk Junkers taldearekin eta animatzen den beste edonorekin. Hori horrela, interesa duenak instrumentua eraman bestetik ez du parte hartzeko.
Jaialdiaren sarrerako prezioa borondatea izango da.
Txapa Irratiko kideek azpimarratu duten moduan, kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da irrati libre horren bitartez. FMan entzuteko, 97.20 sintonizatu behar da Bergara inguruan, eta Internet bidez entzuteko, berriz, http://www.txapairratia.org/ webgunean entzun daiteke.