Hiru atxilotu Bergaran, enpresa batean lapurreta egitea egotzita

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abenduaren 13a

Atzo, eguaztena, goiz partean, egin zituen atxiloketok Ertzaintzak, ustezko gaizkileak Bergarako San Juan auzoko enpresa batetik kobrezko piezak harrapatzen atzeman zituztenean. Atxilotuak 23, 30 eta 37 urteko gizonezkoak dira. 

Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, 12:00etarako minutu gutxi batzuen faltan jaso zuten deia. San Juan auzoko enpresa bateko arduradunak bertara joateko eskatu zien, langileek materiala ostutzen atzeman zituzten hiru pertsona atxikita zituztela-eta. Dirudienez, ibilgailu bat enpresaren barrutira sartzerakoan aprobetxatu zuten "gaizkileek" ere barrura sartzeko, bertan zegoen kobrea lapurtzeko helburuarekin.

Ertzainek, bertara iritsitakoan, egiaztatu zuten euretako batena zen autoan kobrezko 25 pieza kargatzea lortu zutela. Ustezko hiru gaizkileak atxilotu eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen eskuetan uzteko tramiteak abian jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak