Ikasleekin lantzen dituzten eskubide, betebehar eta arduren gaiarekin lotuta, eman, hartu, elkartasuna, beste errealitate batzuen ikuspegia... lantzeko Gabonetan elkartasun kanpaina egiten dute, herri osoari zabalduta.
Momentu egokia iruditzen zaie haurrak beste batzuen egoeraz sentsibilizatzeko, guk ditugun aukerak ez dituzten haurren inguruan, alegia. Ematen ikasteko bidea da; ezer jaso gabe, duten zerbaiti uko egiten ikasteko bidea.
Elkartasun kanpaina horren baitan aapatuan, hilaren 15ean, elkartasun mahaia jarriko dute, 11:00etatik aurrera, San Martin plazan, eta jostailu eta eskola materiala (kuaderno, arkatz, margo gaztelaniazko liburu…) batuko dituzte.