Gai cum laude Nagore Ipiña MUko doktorearentzat

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 10a

Nagore Ipiña irakasle mondragoetarrak bere doktore tesia irakurri zuen Eskoriatzan abenduaren 4an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: Wikiaren erabilera lankidetzazko idazketaren garapenerako CLIC-POI testuinguruetan. Jarreren eragina. Epaimahaiak, Gai cum laude eman zion doktore berriari. Baita Doctor Europeus aipamena ere.

Tesiaren zuzendariak izan ziren Pili Sagasta eta Iñaki Larrea irakasleak.
 
Epaimahaikideak, berriz, Jasone Zenoz (EHU), Bego Pedrosa (MU), David Lasagabaster (EHU), Llorenç Comajoan (UVic) eta Do Coyle (Aberdeengo Unibertsitatea).
 
Bi aditu atzerritarrek, bestalde, egin zuten txosten arrazoitua: Rick de Graff katedraduna (Utrech-ko Unibertsitatea) eta Philip Hooddoktorea (Nottingham Unibertsitatea).

Tesiaren gaia

Ezagutzaren Gizarteak eragindako aldaketak eta horiek hezkuntzan duten eragina kontuan hartuta, lan honek aztertu du zer faktorek eragiten duten CLIL-POI testuinguru batean unibertsitateko ikasleen lankidetzazko idazketaren garapenean.
 
Lanak datu kuantitatiboen eta kualitatiboen bidez aurkezten ditu lankidetzazko idazketan ingelesarekiko zein IKTekiko jarrerek duten eragina. Modu esploratzaile batean tutoreak lankidetzazko idazketan duen eragina ere aztertzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak