Orfeoiko kantariek, Aitor Biain gidari dutela, Verdiren opera ezagunak eskainiko dituzte. Eli Mendiaratz piano jotzailearen laguntza izango dute eta bakarlariak Nere Ibarra eta Gorka Unamuno izango dira.
Orfeoi Gazteak, berriz, Alaitz Urkiaren zuzendaritzapean abestuko du, Anabel Enao piano jotzailearen laguntzarekin. Orfeoi Gazteak lau abesti eskainiko ditu.
Orfeoi bakoitzaren abestiez gain, bi taldeak batera beste bi abesti abestuko dituzte.