Egurrezko lanokin batera, lan horiek egiteko erabiltzen dituzten erremintak ere izan dira kuriosoen bistarako. Eta modu nabarmenago batean, taila eskolako kide esanguratsua izan den Celestino Vicenteren lanak erakutsi dituzte.
Zeramika eta margolanak
Behin Taila Eskolakoen erakusketa bukatuta, Bergarako bestelako artista batzuen txanda izango da datozen asteotan. Hain zuzen ere, abenduaren 14tik 23ra Buztinzale Zeramika Elkartekoek erakutsiko dituzte euren dohainak, landu dituzten lanen bitartez.
Eta urte amaierarako eta berriaren hasierarako, Beart elkarteko margolariek "hartuko" dute Aroztegi.