'Bertsolari' DVDa, produktu-izarretako bat azokan

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 9a

Asier Altuna zinegile bergararraren Bertsolari DVDa produktu-izarra izan da Durangoko bi saltokitan: Lankurenean eta Eguzki Bideoenean, eta bi banatzaileak oso pozik daude DVDak izan duen harrerarekin. Asier Altunak Miren Amuritzarekin aurkeztu zuen ikus-entzunezkoa Irudienean, zapatuan, eta aretoa betetzea lortu zuten. Eguenean eta zapatuan ere, DVDak eta posterrak sinatzen ibili zen Altuna. Oro har, egileak eta banatzaileak pozik daude azokako emaitzarekin. Datorren astean ailegatuko da Bertsolari liburu-dendetara ere, eta banatzaileen webguneetatik ere salgai izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak