Elgetan hasi eta Gabon eguneko kalejirarekin borobilduko ditu Gabonak Alai Taldeak

Ubane Madera 2012ko abenduaren 9a

Urte amaiera kantuen bitartez agurtuko du Alaiak Taldeak datozen asteotan. Elgetan hasi eta Bergaran borobilduko dute egitaraua, Gabon egunean, ohiko kalejirarekin. 

Elgetan, datorren eguaztenean, abenduaren 12an dute hitzordua, Espaloia aretoan, erretiratuen jaialdian kantuan jartuteko. 19:00etan egin dute hitzordua.

Nafar Ferian eta Gabonetan

Hilaren 22an, zapatuan berriz, Bergaran abestuko dute, hain zuzen ere, San Antonio auzoan egingo dute Nafarroako artisau produktuak bultzatzea helburu duen Nafar Ferian. Eta bukatzeko, Gabon egunean urteroko kalejira egingo dute Bergarako kaleetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak