Osoko bilkuran "emango den informazioa aztertzeko eta atez ateren aurka dagoen jendearen ahotsa entzuteko aukera aproposa" dela ere azpimarratu du Bergara Garbiak. Hala, osokora joateko gonbidapenari oihartzuna ematen laguntzeko eskatu gura diete "lagun, familiarteko, dendari, eta oro har, bergarar guztiei".
Bosgarrenaren aldarrikapena
Horrez gainera, "atez ateko inposaketarik ez eta bosgarren edukiontziaren aldeko aldarrikapena" ere egin nahi dutela adierazi dute Bergara Garbia plataformatik.