Eta duda barik, horixe izango da jokalariendako sari nagusia, baina bestelakoak ere irabazteko aukera izango du Bergaran: 200 euro lehenengoendako; 100 bigarrenendako; bi txuleta eta sorpresa hirugarrenendako eta untxia eta sorpresa laugarrenendako.
Bi bidaia, nazioartera
Euskal Herri mailako finala, berriz, Agurainen jokatuko da, martxoaren 9an, eta kontuan hartzeko moduko sariak iragarri dituzte: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunendako Karibera bidaia (dena barne) irabazleendako; garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunendako bidaia Kanariar Irletara eskuratuko dute bigarrenek; 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat, hirugarrenek; eta laugarrenek 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula.