Bergarako Zabalotegi aretoan emango dira ikastaroak asteazkenetan, 19:30etatik 21:00etara. Abarka taldekoak izango dira irakasle, Juantxo Urbieta, Janire Urbieta eta Jon Arrillaga hain zuzen ere. Ikastaroaren prezioari dagokionez, 15 euro hilean izango da Jarduneko bazkideentzat (ikastaro osoa 90 euro) eta 17 euro hilean gainontzekoentzat (ikastaro osoa 102 euro).
Izena emateko bi aukera daude, bata Jardun Euskara Elkartean, jardunkultura@topagunea.com e-postan zein 943763661 zenbakira deituta. Behin ikastaroan izena emanda 6 hilabeteko konpromisoa hartzen da eta hau aurrera eramateko gutxienez 20 pertsona behar dira.
Beste urte batzuetan ere eman izan da ikastaro hau eta arrakasta handia izan du.