San Martin ikastetxeak Hezkuntza Ikuskaritzak egindako auditoretza gainditu ostean eskuratu du ziurtagiria.
Ziurtagiri horrekin ikastetxeak eskola-kudeaketa eta eskola-antolaketa arloan egin duen lana aitortu dio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Hori horrela, une honetatik aurrera, ikastetxeak logotipoetan zein kanpoko eta barruko dokumentazioetan Kalitatea Hezkuntzan zigilua erabili ahal izango du. Beti ere, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak onartutako Erakunde Irudiaren Eskuliburuaren arauei egokituz.
Era berean, Eusko Jaurlaritzatik animatu egiten dituzte ikastetxeko zuzendaritza, irakasleak eta gainontzeko hezkuntza-komunitatea etengabeko hobekuntzaren bidetik jarrai dezaten.