Hasi dira Udaleko egutegia banatzen

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko abenduaren 5a

Herriko etxe, denda zein elkarte guztietara banatzeko ahalegina egingo du Udalak.

Udaleko Euskara Zerbitzuak 2013ko egutegia kaleratu du. Banaketa atzo, abenduak 4, hasi zen eta herriko etxe, denda zein elkarte guztietara bidaltzeko ahalegina egingo du Udalak. Postontzietan sartzeko egutegia tolestu beharra dagoen kasuetan, atarietan etxe bakoitzerako bana lagako dira pilatxoan.

Banaketa abenduaren 20an bukatzea espero da. Hala ere, jakinaraziko da bukaera data ofiziala. Data horren ondoren, Udaltzaingoan jasotzeko aukera izango da etxeren batean jaso ez bada. Udaletik azpimarratu dutenez, Udaltzaingoak ez du banatzeko alerik izango banaketa era ofizialean bukatu arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak