Frontoian Olentzero eta Maridomingi izango dituzte zain eta horiekin elkartu ostean kalejira hasiko dute hiru ikastetxeetako neska-mutikoek –Ibargarai, Herri Lagunak, Irala, Irizar, Barrenkale eta San Martin Plaza–. Ibilbidearen bukaeran, San Martin plazan, hiru abesti kantatuko dituzte elkarrekin eta ondoren Olentzero eta Maridomingiri agur esango diote umetxoek.
Ikastetxeka banatuta
Pasa den urtean hiru ikastetxeetako neska-mutikoak adinaren arabera banatu ziren. Bada, aurten, eta antolakuntza errazagoa izan dadin, ikastetxeak blokean joango dira. Hau da, ikastetxe bereko neska-mutiko guztiak elkarren ondoan egingo dute kalejira.