Riffs&Chip's Gasteizko laukotearen taldearekin hasiko da jaialdia. Laukote honen emanaldia eta gero Belceblues talde bergararraren txanda izango da. Hauek, urtarrilean Menphis-en (EENN) ospatuko den nazioarteko blues txapelketarako prestatzen ari dira. Horrez gain, taldearen 101. zuzenekoa ere badenez, sorpresa ugari prestatu dituzte bertaratzen den ororentzat.
Gaua borobiltzeko, Jam session edo jaurtiala musikalak hartuko du leku gaztetxean. funk Junkers taldea arduratuko da horretaz eta animatzen den edonork izango du parte hartzeko aukera. Horretarako bakoitzak bere instrumentuak ematea beharrezkoa izango da.
Txapa Irratiaren bidez ere izango da kontzertuez zuzenean gozatzeko aukera. Bergara inguruan, FMan entzuteko, 97.20an sintonizatu beharko eta internet bidez entzun ahal izateko berriz Txapa Irratiaren webgunean.