Iker Gomez dantzari eta koreografoa 'La danza del cisne' ikuskizunarekin dator

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko abenduaren 5a

Domekan, hilaren 9an, egingo du Zabalotegi aretoan, 19:30ean. Emanaldiak ordu eta laurden iraungo du gutxi gorabehera eta sarreraren prezioa 8 euro dira.

Iker Gomez dantzari, koreografo eta bideo-errealizadoreak La danza del cisne, 2010ean sortu zuen proposamena erakutsiko du domekan, hilak 9, 19:30ean, Zabalotegi aretoan.

Eibartarrak Txaikovskiren obra hori hartu du abiapuntutzat, eta haren inguruan bere unibertso askea eraiki du. Pieza eszeniko honetan gaur egungo kodean berrantzezten du balleteko hegazti preziatuena, hainbeste formatu eta espresio modutan  erabilitako hegazti preziatuena.

Hiru antzezle, arkitektura eta bideoaren integrazioa ekintzan, gaur egungo dantza, antzezpen fisikoa, musika zuzenean, testua, aktibismo existentziala eta umore-dosi ekidinezin bat batzen ditu bere baitan Iker Gomezen La danza del cisne ikuskizunak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak