1998an edo lehenago jaiotako guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan eta gutunak DIN A-4 formatuko orrietan aurkeztu behar dira, eskuz zein ordenagailuz idatzita. Jardunek kultura etxean duen bulegora bidali behar dira lanak –Errotalde Jauregia z/g, 20570 Bergara– edo amodiozkogutunak@euskalerria.org helbidera.
Lehiaketaren oinarriak:
- Lehiaketa honetan 1998an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.
- Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, Gutuna izenarekin eta egilearen datuak, Egilea izena duen beste fitxategi batean.
- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen XXI. lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa
Posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
- Informazio gehiago: 943763661-943760819 telefonoan eta blogean (goiena.net/blogak/jardun).
- Lanak jasotzeko azken eguna 2013ko urtarrilaren 7a izango da.
- Sariak honako hauek izango dira:
1. saria: 500 euro
2. saria: 250 euro
Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
- Sari ematea otsailaren 14an, osteguna, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.
- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.