Gaztetxoei Kabalgatan parte hartzeko dei egin diete

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko abenduaren 4a

Udaleko Gazteria zerbitzuak egiten die dei, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei.

Urtarrilaren 5ean, zapatua, Errege Kabalgata antolatuko du Udalak ohi bezala. Bada Kabalgatarako zuziri-eramaileak, baserritarrak, soldaduak… behar dituztela eta. dei egiten diete Gazteria zerbitzutik DBHo 3. eta 4. mailako ikasleei parte har dezaten. Interesatuek ekorta@bergara.net helbidera idatz dezakete edo kultura etxeko 943 77 91 60 telefono zenbakira deitu. Gazteria zerbitzutik azaldu dutenez, abendu bukaeran batzarra deituko dute Kabalgata antolatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak