Eskua proiektua aurkeztuko dute Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 3a

Igor Arenaza futbolari ohiak eta Erik Vadillok Aretxabaletako Kirol elkartean hasi eta orain bailarako beste herrietara zabaltzen ari den proiektu bat aurkeztuko dute gaur Bergaran: Eskua. Udaletxeko Pleno Aretoan, 19:00etan izango da hori.

Kirola eta euskara lotzen dituen bi esperientzia interesgarri aurkeztuko dira gaur Bergarako udaletxean, 19:00etan eta Udaleko Euskara zerbitzutik herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.

Alde batetik, Igor Arenazak eta Erik Vadillok Aretxabaletako Kirol elkartean hasi eta orain bailarako beste herrietara zabaltzen ari den proiektu bat aurkeztuko dute: Eskua proiektua, kirola errespetuarekin, euskararekin, ingurumenarekin... lotzen duena.

Bestetik, Bergarako Udaleko teknikariek Agorrosingo ikastaroen hizkuntza kudeaketa aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak