Ia bi kilo dituen onddoa hartu du Julio Bikuñak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko abenduaren 2a

Julio Bikuña bergararrak 1,680 kilo dituen onddo zuria batu zuen zapatuan Landa inguruan. Pinu artean gordeta zegoela azaldu digu, eta inoiz hartu duen handiena dela: "Kilo bat ingurukoak hartu ditut, baina hain handiak ez", kontatu digu. "Aurten onddo asko hartu ditut, berandu hasi dira, baina egon dira", dio. Datorren domekan elkartean egingo duten bazkarian jango dutela onddoa gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak