Jolasean ospatu dute Euskararen Eguna umeek eta gazteek

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 1a

San Martin plaza umez eta gaztez bete da gaur, abenduak 1. Euskararen Eguneko ospakizunak aurreratu dituzte Bergaran, eta jolasean jardun dute Euskarak batzen gaitu leloarekin.

Tortolisean, aulki jolasean, zapiarekin eta baloiarekin jardun dute, baita margotzen eta paperarekin irudiak egiten, eta hizkuntza jolasak ere egin dituzte. Bertako jolas batzuek ez zituzten ezagutzen umeek, tortoliasa esaterako, eta lehenengoz jolastu dute; eta kanpokoak ezagutzeko aukera ere izan dute Pakistangoak eta Senegalgoak.

Udalak antolatutako ekitaldia txokolate beroa edanda bukatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak