Federatu txartelak egingo dituzte Pol-Polen bulegoan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko azaroaren 30a

Datorren urteko federatu lizentziak egiten hasiko dira Pol-Pol elkartekoak astelehenean, abenduaren 3an.

Astelehenetik eguaztenera egingo dituzte lizentziak, 19:00etatik 20:00etara Udal pilotalekuan daukaten bulegoan. Mendi taldearen webgunean ere badago federatzeko aukera, www.pol-pol.net helbidean jarri duten estekan.
Bestalde, gaur, egubakoitza, amaituko da mendi taldeak hilaren 26an abiarazi zuen bigarren eskuko mendiko materialaren azoka txikia. Hori ere pilotalekuko bulegoan egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak