Aranzadikoek ikastolen eta Euskararen Eguna ospatuko dute astelehenean

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko azaroaren 29a

Horretarako zenbait ekintza antolatu dituzte, goiz zein arratsalderako: musika emanaldiak, margo lehiaketak, olinpiadak, antzerkia, txokolatada...

Hemen astelehenean egingo duten egitaraua:

Haur Hezkuntza:

Goizez:

  • Argitxoren kantarekin dantzaldia (txanoa jantzita)
  • Argitxoren marrazkiak margotu
  • 2 urtekoak txokolate jana
  • Txotxongilo saioa

Arratsaldez:

  • DBHko ikasleek prestatutako jolasak.

Lehen Hezkuntza:

  • 1. eta 2. maila: goizez, XIV. San Frantzisko Xabier olinpiadak, Zabalotegiko pilotalekuan eta arratsaldez, Euskal jaialdia eta ezusteko zozketa.
  • 3. eta 4. maila: goizez, XIV. San Frantzisko Xabier olinpiadak, Zabalotegiko pilotalekuan, arratsaldez, DBHko ikasleek prestatutako jolasak
  • 5. eta 6. maila: goizez, ikasleen euskara batzordeko logo lehiaketako irabazlea aukeratzeko
    bozketa eta XIV. San Frantzisko Xabier olinpiadak, Zabalotegiko pilotalekuan. Eta arratsaldez: lekaixo eta bertso saioa

DBH:

Goizez:

  • Ikasleen euskara batzordeko logo lehiaketako irabazlea aukeratzeko bozketa

Arratsaldez:

  • DBH, LH eta HHko ikasleen arteko jolas antolatuak

Batxilergoa:

Eguerdian:

  • Euskarazko film emanaldia

Ikastola osoak:

16:00etatik aurrera txokolate jana musikaz girotua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak