Bergara eta Osintxu artean, GI-627 errepidearen 48,5 kilometro puntuan, luizia geratu da gaur eguerdiko 12:00ak aldera. Ondorioz, errail bat, Bergarako noranzkoa, eta bide bazterra itxira geratu dira. Bestelako kalterik ez da gertatu, une horretan inor ez zelako errepide horretatik pasatzen. Bergarako udaltzainak eta ertzainak bertaratu dira eta ingurua seinaleztatu eta trafikoa bideratu dute. Lurra errepidetik lehenbailehen kentzen saiatuko dira orain.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.