Nahiz eta uztailean argitaratu zuen liburua, eguerdian egin du aurkezpen ofiziala bergararrak Gipuzkoako hiriburuan. Bere bigarren liburua da Tributo a Caissa. Izan ere, Atejaun deituriko nobela publikatu zuen 2010ean, nobela beltza eta fantastikoa uztartzen duen lana, hain zuzen ere.
Oraingo honetan, literatura eta xakea nahastu ditu bergararrak Tributo a Caissa eleberrian. Bere bi zaletasun handiak dira eta emaitza interesgarria lortu du gipuzkoarrak. Baina ez da soilik ajedreza atsegin dutenentzako obra; misterioa zein polizia nobela gustuko dutenei zuzendutako lana da eta.