Etxadiko kideek egingo dute hitzaldia, hau da, Familiendako Orientazio Psikologikorako Zerbitzukoek. Udaletik aurreratu dutenez, gela egokia aukeratzeko ondo etorriko litzaieke jakitea, gutxi gorabehera, zenbat guraso joango diren. Hori dela eta, izena ematea eskertuko dute, 943 77 91 26 zenbakian.
Hitzaldiaz gain, duela bost urte matxan jarritako Familiendako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren gaineko informazioa ere emango dute, modu laburrean. Besteak beste, zerbitzua gurasoen artean ezagutzera eman nahi dute eta urte hauetan guztietan zein erabilera izan duen azaldu.
Udaletik aurreratu dute ikasturtean barrena gurasoendako hitzaldi eta ikastaro gehiago ere antolatuko dituztela.