Soraluceren 50. urteurreneko DVDa aurkeztuko dute

Leire Kortabarria 2012ko azaroaren 26a

Soraluce kooperatibak 50. urteurreneko ospakizunen irudiak batzen dituen DVDa aurkeztuko du etzi, eguaztena, Soraluzen.

Soraluce S.Coop. - 50. urteurrena delako DVDa aurkezteko ekitaldia Soraluzeko kiroldegian izango da, 19:30ean. Rafael Idigorasek, Soraluceko zuzendari gerenteak aurkeztuko du DVDa, eta horren emanaldia egingo dute. Joan den apirilean, Soraluceren urteurrena ospatzeko ekitaldien laburpena jasotzen du bideoak.

Gero, joan den astean, Alemaniako Limburg hirian Bimatec-Soraluce teknologia zentroa inauguratzeko ekitaldien laburpen-bideoa ere emango dute.

Bukatzeko, Lino Alberdik, Soraluceko Kontseilu Errektoreko lehendakariak, DVDa banatuko du.

Txurruka jatetxeko pintxoekin eta Villarrica upategiko ardoarekin bukatuko dute ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak