Euskarazko liburuen truke azoka antolatu zuten asteburu honetan Bergarako Jardun euskara elkarteko kideek. Bergarako herritarrengan, euskal irakurketa suspertzea izan da egitasmo honen helburu nagusia, eta horretarako, norberak etxean erabiltzen ez dituen eta egoera onean dauden liburuak beste herritarrekin elkartrukatzea bideratu zen. Azaroaren 5a eta 24aren bitartean entregatutako liburu bakoitzaren truke, txartel bat jaso zuten bergararrek eta txartel hau sailkapen berdineko beste liburu batengatik aldatzeko aukera izan zuten. Liburuak, hiru sail ezberdinetan banatuta zeuden: haurra, gazteak eta helduak. Balorazio positiboa egin zuten Jardunekoek, bergarar dezentek hartu zuten parte eta.