Indarkeria sexista salatzeko, kalera!

Maialen Gonzalez 2012ko azaroaren 26a

B26 esplotazioaren eta zapalkuntzaren aurkako mugimenduak 'Emakumeon aurkako indarkeriari stop! Lan baldintza duinak' lelopean, eraso sexistak salatu nahi ditu. Emakumeak emakume izate hutsagatik sufritzen dituen esplotazioaren eta zapalkuntzaren aurka, burrunbada, parodia eta asanblada izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Herriko Plazan.

B26 mugimenduak kalera irteteko deia zabaldu du. Esplotazioaren eta zapalkuntzaren aurka, emakumeak emakume izate hutsagatik sufritzen dituen egoerak salatu nahi ditu. Gaur, hilaren 26, kalean, burrunbada eta parodia baten bidez prekarietatea eta emakumeen aurkako biolentzia salatzeko ekimenean parte hartzearen deia zabaldu nahi dute.

1. Dependentzia eta zaintza lanak banatu

Emakumeok, etxeko eta dependentzia egoeran dauden pertsonekiko lanen zama gure gain hartu behar dugu. Lan hauek ez dira enplegutzat hartzen, beraz, ez dago konpentsazio ekonomikorik trukean.

2. Lan baldintza duinak emakumeontzat

Emakumeok enplegua lortzeko zailtasunak eta galtzeko arrisku handiagoak ditugu. Lana lortzeko gizonak baino hobeak garela erakutsi behar dugu eta haurdun egotea nahikoa izan daiteke lanpostua galtzeko.

3. Pobrezia eta bazterketa sozialari ez!

Pobrezia eta bazterketa soziala hedatzen ari dira, munduan, Euskal Herrian eta baita Bergaran ere. Bazterketa sozialerako aukerak biderkatu egiten dira emakumeon kasuan. Zer esanik ez, gazteen eta pertsiondunen artean. Are gehiago etorkina izanez gero.

4. Sexu jazarpenari ez!

Indarkeria sexista pairatzen dute emakume askok beraien eguneroko bizitzan. Gizonak emakumearen aurka erakusten duen indarkeria, indarkeria estruktural bezala identifikatu behar da eta hau uneoro salatu.

PREKARIETATEA/BIOLENTZIA SEXISTA STOP!

B26 mugimendua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak