Gaur, azaroak 26, hasi eta abenduaren 17ra bitartean bete ahal izango dira inkestak. Ekintza Guneak eskaintzen duen zerbitzua baloratzeko eta hobetzeko, erabiltzaileen parte hartzea ezinbestekotzat dute eta horregatik galdetegia betetzeko dei egiten diete erabiltzaileei. Galdetegiak osorik betetzea eskatzen dute, gainera. Emaitza urte bukaeran emango dute jakitera.