Udalak herriko ondarea ezagutzera eman eta turismoa bultzatzeko hainbat ekintza antolatu ditu azaroan. Horietako bat izan da Debagoieneko Mankomunitatearekin batera zapatuan egindako erreileno eta tostoien dastatzea.
Zalantza barik Bergarako ondarearen zatitxo bat dira erreileno eta tostoaik: "Kanpora joaten garrenean eta opariren bat eraman behar dugunean erreileno eta tostoiak eramaten ditugu beti. Arrakasta ziurtatuta daukazu horrekin", zioen emakume batek zapatuan erreilenoa eskuan zuela. .
Munibeko karpa beteta
18:15 inguruan ireki zituen ateak Munibe plazan ipinitako karpak eta hamabost minutu beranduago jendez beteta zegoen. Jende nagusia gerturatu zen lehenengo, baina apurka-apurka gazteak, eta batez ere guraso eta umeak, hasi ziren iristen.
Aurtengo bigarren edizioa izan da eta bertara gerturatutako herritar guztiek zioten ekimen polita dela eta urtero errepikatu beharrekoa. Gozogileak ere pozik zeuden deialdiak beste behin izandako erantzunarekin.