Txikienek amets egiteko aukera izan dute Minimonekin

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 24a

Zabalotegi aretoan Nats Nut taldeak taularatu du Minimon ikuskizuna. Haurrentzako orduerdiko saioan, musika, argi, eta mugimenduen bidez, istorioan berneratzeko aukera eman die bertaratutakoei.

Etxeko txikienentzako aukera polita egon da Zabalotegi aretoan. Nats Nut taldeak hitz bariko lana taularatu du. Musika, argi eta espresioen bitartez bikain komunikatzea lortu du aktoreak. Ume baten alegiazko laguna da protagonista, eta mutikoaren gela jolas-parke bilakatzen du: ohea itsasontzi bilakatzen du, tiraderetatik burbuilak ateratzen ditu, oihaneko soinuak eta baita landarak ere...

Amets egiteko eta irudimena dantzan ipintzeko aukera polita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak