Nagusien Astea bazkari eder batekin amaitu dute Mizpirualden

Arritxu Barruso 2012ko azaroaren 24a

Aste bete-betea izan da amaitzear dena Bergarako Mizpirualde zaharren egoitzan; Nagusien Astea ospatu dute. Astelehenetik hona hainbat izan dira egoitza girotzeko egindako ekintzak. Atzo, esaterako, musika saioa izan zuten. Ospakizunei gaur, zapatua, emango diete amaiera.

Eguerdian bazkaria egin dute eta 60 lagun inguru elkartu dira egoitzako jangelan. Horrez gain Mizpirualdeko batzordeko ordezkariak ere bertan izan dira, baita alkatea ere. Bazkalostean berriz, dantzaldia egin dute eta bat baino gehiago izan dira dantzan egitera animatu direnak. Opariak ere banatu dituzte dantzaldian zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak