Azokaren lehen orduetan ibili da herritar gehien. "Hasieratik liburu onenak hartzen dituzte. Hortaz, azkar ibili behar da, eta batzuk ibili dira", esan digute Jarduneko kideek. Bestalde, azaldu dute, aurreko urteetan baino liburu hobeagoak jaso dituztela. "Liburuetako batzuk berri-berriak ziren. Liburu txukunak batu ditugu. Oso pozik gaude".