Pol-Poleko beteranoek egin dute azken irteera

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko azaroaren 23a

Aurreko domekan, hilaren 18an, egin zuten, Goizueta aldera. Eguraldi txarra izan zuten, baina nola ez, aurpegi ezin hobea jarrita, primeran pasa zuten.

Pol-Poleko beteranoek aurreko domekan egin zuten urteko azken irteera, Nafarroara. Añarbe-Arano-Goizueta ibilaldia egin zuten, euripean. Lau orduko ibilaldia izan zen, eta ondoren, denboraldiari agur esateko, Goizuetan baba-jana eta dantzaldia izan zituzten giro ezin hobean. Primeran pasa zutela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak