Azaroaren 5ean abiatutako ekimena da. Erabilitako liburuak batzen aritu dira ordutik, eta batutako guztiak eroango dituzte plazako arkupeetan jarriko duten postura. Hain zuzen, erabilitako liburu horiek herritarrek eramandakoak dira. Eramandako liburu bakoitzarengatik txartel bana jaso zuten, eta plazako azokan sailkapen bereko edozein liburugatik trukatu ahal izango dituzte txartelok. Sailkapena adinaren arabera egin dute: haur, gazte eta heldu.
Dena den, Jardunetik aurreratu dute ezarritako epearen barruan libururik eramateko aukera izan ez zuten herritarrek badutela azokan parte hartzeko aukera: "Liburuak ekar ditzatela plazara eta azokan dauden beste batzuengatik trukatu ahal izango dituzte".
Jardunen egitasmo horren helburu nagusia da euskal irakurketa suspertzea, liburuen berrerabilpena bultzatuz. Era berean, kalean egiten den ekimena da eta hori ere bilatzen du elkarteak, "herritarrekin zuzeneko hartu emana izateko".