Paco Etxeberria Bergarako UNEDeko ikasturte hasierako ekitaldi akademiko eta diploma ematean

Amaia Garate 2012ko azaroaren 22a

Bergarako Udaleko Ekitaldi Aretoan izango da bihar, 19:00etan. Ekitaldian iaz karrera amaitu zuten ikasleei diplomak eskainiko zaizkie. Bestalde, Francisco Etxeberria doktoreak hasiera berbaldia egingo du.

Francisco Etxeberria Doktoreak egingo du biharko Irekitze Hitzaldia, Hobiak lurpetik ateratzen, duintasunak berreskuratzen izenburupean. Francisco Etxeberria Lege eta Auzitegi Medikuntza Irakaslea da, EHUko Medikuntza Fakultatean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bergarako Udaleko autoritateek ere parte hartuko dute ekitaldian, baita Ikastetxe Elkartuetako Errektoreorde adjuntuak eta UNED-Bergarako zuzendariak ere.

Parte hartzaileen artean, Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusia; Jesus Mari Elortza, Bergarako alkatea; aipatutako Francisco Etxeberria; Daniel Pelayo, Ikastetxe Elkartuetako Errektoreorde adjuntua, eta Iñaki Esparza, Bergarako UNEDeko zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak