Mimo handiz egindako dekoratuak dira. Alex Odriozola eta Esti Alkorta artisten eskuek egindako eszenatokiak dira, nagusiki. "Irailean hasi ginen, San Martin ostean lanean; jende askoren laguntza izan dugu ordea", esan digu Alex Odriozalak. Pirata barkua da zalantza gabe ikusgarriena: 5-6 metroko altuera du eta 12 metroko luzera. Barkuaren goialdera 30 lagun inguru igoko dira musikalean.
Ramon Arantzabalen lana
Baina musikalak badauka etxeko detaile polit bat ere. Hain zuzen ere, Indioen kanpamendua irudikatuko duen lan bat, marrazki bat, Ramon Aranzabal artista bergararrarena da. 30 metro koadroko arte lana, abenduan ikusteko aukera izango dugu.
Arrizuriagatik Atxinturriko poligonora
Arrizuriaga jauregian daude momentuz, baina bihar goizean, dekoratu guztiak Antxiturri poligonoko pabilioi batera eramango dituzte. Bertan denak muntatu eta entseguekin jarraitzeko. "Enpresa batek utzi digu pabilioia; domekero egingo dugu entseguak bertan. Pabilioiak altura dauka gure dekoratuak muntatzeko-eta", dio Monuxek.
Gabonetarako estreinaldia
Gabonetan egingo dutela azaldu digu Monuxek. Abenduaren 29 eta 30ean Bergarako pilotalekuan, hain zuzen ere. Sarrerak 15 eta 12 eurotan jarriko dituzte salgai. "Urte askoan prezio hori mantendu dugu", azpimarratu digu. Krisi garaian murgilduta gauden honetan, laguntza gutxi izan dutela ere kontatu digu. "Udalari eskerrak eman nahi diogu azpiegitura aldetik ,lagundu dugulako".
Ez da Olentzero and Co! moduko ikuskizun handia izango baina, eszenatokian100 lagun inguru ikusiko ditugu. Tartean, musika eskolako 9 eta 12 urte arteko umeak eta eskarmentua duten helduak. Peter Pan nor izango den ordea ez dakigu. "Sorpresa izatea nahi dugu; datuak eta izenak datozen egunetan emango dugun prentsaurrekoan jakinaraziko dizuegu". James M. Barriek idatzitako Peter Pan lanaren bertsio originala da. Musikari dagokionez ordea, sorpresaren bat ere egongo dela jakinizan dugu. Eta ola ez Oihan Vega musikariak propio egindakoa izango da.