Bi ekintza horiez gain bilerak ere egingo dira asteburuan gaztetxean. Egubakoitzean ohiko gazte asanblada egingo dute 19:00etan hasita eta zapaturako, 15:30ean, gaztetxeko Gabonak antolatzeko lehen bilera deitu dute.
Aste bukaera bete-betea izango dute oraingoa Bergarako gaztetxean. Egubakoitzean Zarautzeko Mor More hirukote akustikoak kontzertua eskainiko du 22:30ean. Sarrera bi euro ordaindu beharko da. Domekan, berriz, begirada feministadun film laburren emanaldia egingo dute 18:00etatik aurrera.
Bi ekintza horiez gain bilerak ere egingo dira asteburuan gaztetxean. Egubakoitzean ohiko gazte asanblada egingo dute 19:00etan hasita eta zapaturako, 15:30ean, gaztetxeko Gabonak antolatzeko lehen bilera deitu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.