- Azaroak 23, ostirala: Mor Moreren kontzertua eta Koloreztatuz antzezlana
Mor More Zarautzeko hirukote akustikoak kontzertua eskainiko du Bergarako gaztetxean ostiralean. Kontzertuaren aurretik Kalekantoi antzerki taldearen eskutik "Koloreztatuz" antzezlan laburra izango da eta ondoren aipatutako Mor Moreren txanda izango da. Antzerkia eta musika nahasiko dira beraz kartzela zaharrean, ostiralean, 22:30ean eta bi eurotako sarrerarekin.
Azaroak 25, igandea: Begirada feministadun film laburren emanaldia
- Hurrengo egunean, hilak 25ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna denez, borrokarekin bat egin eta gaia lantzen duten film laburrak proiektatuko dira ondoren mahai-inguru irekia zabalduz. Arratsaldeko 18:00etan eta sarrerarik gabe.
- Bi ekintzez gain izango diren bi bilera horiek, honakoak dira: Ostiralean ohiko gazte asanblada 19:00etan eta larunbatean, 15:30ean gaztetxeko Gabonak antolatzeko lehen bilera.