Gaur egun merkatu elektrikoaren komertzializazioa liberalizatuta badago ere, kontrola hiru oligopolioren esku dago; Iberdrola, Endesa eta Gas Natural-Fenosa.
Azken urteotan, baina, merkatu elektriko horren kritika egin eta oligopolioen aurrean beste aukera batzuk zabaldu nahian, besteak beste, energia komerzializatzen duten energia kooperatibak sortu dira.
Katalunian, indartsu
Horietako bat da Kataluniako Som Energia kooperatiba, 2009an sortutakoa. Irabazi asmo bako kooperatiba da, energia berriztagarri sostengarriak bultzatu eta modelo energetikoaren birplanteamendua bultzatzea helburu duena. “Badago dagoeneko Iberdrola barik elektrizitatea Som Energiarekin kontratatzea”, zehaztu du Garcesek.
Bada, besteak beste, horren guztiaren berri emango dute Bergarako hitzorduan, eguaztenean (azaroaren 28an) Bergarako Irizar jauregian, 19:00etan.
Garcesek kontatutakoaren arabera, EAEn ere badago antzeko helburuak dituen kooperatiba bat, GoiEner; momentuz kooperatiba horrek ez du energia komertzializatzen, baina hori egiteko asmoa badu. Bada horren berri ere eman gura dute.